webgunearen hasierako orrialderako lotura Elkarteko kideak Elkarteak argitaratutako izenburuei buruzko informazioa Kontsultak, iradokizunak eta abar jasotzeko posta elektronikoa eta arruntaren helbidea eta telefono zenbakia Elkartearen jardueren egutegia

Idazpurua logoarekin eta Elkartearen zerbitzuetarako loturak aurrerantz keinu egiten duen eskua Hasiera | Elkartearen egitura | Estatutuak

Gobernu- organoak
Bazkide- egitura

egiturari buruz irakurgaiak

Baskongadaren estatutuak

1 IZENBURUA

Xedapen orokorrak

Art. 1 Elkarte honen helburua zera da: Zientziak, Arte Ederrak eta Letretarako Euskal Herriaren joera eta zaletasuna bultzatzea da, hots, ohiturak zuzendu eta fintzea, eta euskaldunen arteko elkartasuna indartzea.
Helburu horretara zuzenduko ditu Euskal Herriaren aurrerapen ekonomiko, sozial eta kulturala bultzatzen duten jarduera, azterketa edo ikerketa guztiak, eta herriaren hizkuntza, lege, ohitura eta usadioak, eta historia aztertzen jarraituko du.

Art. 2 Bere helburu eta jomuga modurik onenean betetzearren, Elkarteak zuzenean edo beste elkarte edo erakunde batzuekiko elkarkidetzan, Azterketa edo Ikerketa Sailak, Katedrak, Mintegiak eta abar antolatu ahal izango ditu eta antolatu beharko ditu, eta horretarako egokiak diren era guztietako bitartekoak jarri ditu. Gobernu-batzak eta Batzar Nagusiak behar bezala onesten dituen eta egokitzat jotzen diren araudien bidez xedatuko da bitarteko horien funtzionamendua eta erregimena.

Art. 3 Sortzaileek emandako izena jarraiki, honakoa izango da Elkartearen izena:
REAL SOCIEDAD BASCONGADA DE LOS AMIGOS DEL PAÍS
EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEA

Art. 4 Elkartearen entseina eta zigilua adiskidetasuna eta elkartasuna irudikatzen dituen Ezkutua izango da, elkartutako hiru esku dituena, zinta baten bidez lotuak, eta ondorengo euskal lema agertuko da bertan: IRURAC BAT.

Art. 5 Elkartearen egoitza nagusia Azkoitian egongo da, Insausti Jauregian, eta Lurralde bakoitzeko Batzordeek edo dauden Ordezkaritza desberdinek euren egoitza izango dute.

Art. 6 Elkartearen funtzioak eta jarduerak nagusiki Euskadi osoan garatuko dira.

Art. 7 Adiskide Osoek osatu eta eratuko dute Elkartea. Aurretiaz kantitaterik ez dago mugatuta, eta euren ahalegin eta ondasunarekin helburu sozialak betetzen saiatuko dira. Elkartearen gobernua eta zuzendaritza Bazkide edo Adiskide Osoen esku egongo da. Adiskide edo Bazkide izendapen generikoak bere baitan gizonezkoak zein emakumezkoak hartzen ditu. Euren hautaketa eta onarpena, eta baita betebehar eta eskubideak ere, hasiera batean estatutu hauen bidez xedatuta geratzen dira, eta aplikazioa horretarako ezarritako gobernu-organoei dagokie.

Art. 8 Adiskide osoek, Meritudunek, Supernumerarioek, Ikasleek, Taldeek eta Meritu onekoek parte hartu ahal izango dute Elkartearen ekintza kulturaletan, beti ere, aitortzen zaizkien berariazko eskubide eta eginkizunak.

Art. 9 Helburuak zehazki betetzeko eta ekintzak modu egokienean garatzeko, Elkarteak bere bazkideen ekarpenak, kuotak , ohikoak zein ezohikoak, e.a. hartuko ditu kontuan; baita Instituzioek, Korporazioek eta edonolako banakako edo pertsona juridikoek, publikoek zein pribatuek eskaini zezaketen diru edo bestelako laguntzak, legatuak edo eskaintzak ere.
Art.1.ean helburuak zehazki betetzeko aipatzen diren beharrezko jarduerez gain, Elkarteak garatu ahal izango ditu mota ezberdinetako ekintza ekonomikoak xede horretarako zuzenduriko baliabideak biltzeko, Elkartearentzat berarentzat; mota guztietako ondasun eta eskubideak lortu eta eduki, eta zeinahi titulugatik; mota guztietako ekintza eta kontratuak egin, eta ekintza desberdinetarako erabili Legeen eta Estatutuen arabera.

Art. 10 Elkarteak noiznahi ezarri ahal izango ditu elkartze-loturak edo federazio-loturak beste erakunde instituzionalekin edota antzeko edo kideko diren asmoak dituzten erakundeekin, dagokien hitzarmenak izenpetuz.

2. IZENBURUA

Zenbakidun kideak, bere baldintzak, betebeharrak, eskubideak eta aukeraketa metodoa.

Art. 11 Zenbakidun adiskideak izango dira, Elkarte honetako bazkide eta eskubide osoko kideak, zehazki izendatuak, bere ekarpen eta osotasunarekin bere helburuak betetzeko. Zenbakidun adiskide orok, Gobernu-batzordeak horrela adierazten badu kasu berezi batzuetan salbu, Elkartean Adiskide supernumerario bezala eta zentzuzko eta beharrezko denboran zehar egon dela egiaztatu beharko du. Zenbakidun Adiskideek Elkartearen helburuak bete beharko ditu, bakoitzak lantzen duen arloan: arlo zientifiko, literario, artistiko, sozial edo gizatiarrak, beti ere kontuan hartuz erabilgarritasun egoki eta zuzenena Herrirako, eta erabilgarria hobetuz atseginaren aurrean.

Art. 12 Zenbakidun Adiskideak izendatzeko proposamenak Ordezkaritzen edo Komisioen Zuzendaritza-Batzordeak gauzatuko ditu. Proposatutako Zenbakidun Adiskidearen historia akademiko edo gizatiarra gehitzea ezinbestekoa izango da,eta horretaz gain, txosten arrazoitu bat proposizioari buruz.
Aintzakotzat hartuko da ,aukeratuak, Herriarekiko maitasun garbia bermatzen duten jokaera eta ekintzadunak izatea, prestakuntza esanguratsu hau, Elkartearen ekintzen edozein arlotan eta que permitan suponer promoción de aquellas
encontrarse en condiciones una efectiva dedicación a la actividades.

Art. 13 Zenbakidun Adiskideen behin betiko izendapena Elkartearen Gobernu-batzordeari dagokio, eta honek, kasu bakoitza adieraziko du Ohiko Batzar Nagusiak egingo dituen berehalako bileran.
Gobernu-batzordeak, erabakia hartu baino lehen, beharrezko dituen txostenak eskatu ahal izango ditu.

Art. 14 Zenbakidun Adiskideek Elkartean sartzearekin batera hurrengo betebeharrak onartuko dituzte:

- Lan baten aurkezpena, edozein ikasketari buruz, ikerketak, zeregina, sorketa edo Herriari zerbitzu eginez.
Lan hori Gobernu-batzordeak Zenbakidun Adiskide bezala onartzetik aurrera, gehienez, bi urteren buruan aurkeztu beharko da.Aipatutako sarrera lana, Herriaren zerbitzura eginiko lanen memoria, gizarteari prestatutakoa, edo erakundeari berari, Gobernu-batzordeak ikustatu eta gero,osorik edo modu laburrean aurkeztuko da Elkarteak burutuko duen ekintza akademiko ospetsuan, hautagaia proposatu duen komisioaren bitartez.
Arestian aipatutako lanen argitarapen osoa ere egingo da, Elkarteak beharrezko duenean.
Elkarteak, beharrezko Araudiaren bidez, lan aukeraketa, horien baldintzak eta agerpen publikorako aurkezpena egiteko arau egokiak finkatuko ditu.

- Elkartearen kargetarako ekarpena, Batzar Orokorrak ezartzen dituen kuotak alde batera utziz, Gobernu-batzordeak hala proposatuz.

- Gobernuko Organo ezberdinek deitutako bileretara asistentzia eta bereziki Batzar Orokorretara, ohiko zein ezohikoak; eta kide berrien onarpen ekintza akademikoetara, behar bezala arrazoituriko ezintasunagatik salbu.

- Enkargu eta kudeaketen jarduera, baita esandako gobernuko karguak ere zeinen onarpena ezinbestekoa den, zuzendaritza organo eskudunek onartutako arrazonamendua salbu. Ezin izango da behartu,inola ere,karguak betearaztera aurreko agintalditik bost urte igaro arte.

- Partehartze pertsonala eta zuzenekoa Elkarteak burutuko dituen lanetan, bere helburuak hobeto betetzeko. Zenbakidun Adiskidea ezin izango da desenkusatu Elkarteak bidalitako edozein lanetatik, "bere ezaguera zehatzen arloan" baldin eta ezintasun larriren bat agertzen ez bada, eta hau ere, idatziz arrazoitua aurkeztu beharko da eta dagokion zuzendaritza organoak onartua.

Art. 15 Zenbakidun Adiskide orok edozein baldintza dela medio, ezin badu edota nahi ez badu aurrean deskribatutako betebeharrak betetzera behartuta egon, borondatez eta espresuki eskatu ahal izango du bere esleipena Adiskide Supernumerariora, Gobernu-batzordearen aurrean berrintegrazio eskaera egiteko aukerarekin.

Art. 16 Zuzendaritza-batzordeek, aurreko artikuluan deskribatutako edozein betebehar behin eta berriz eta modu nabarian hautsiz gero Gobernu-batzordean azalduko dute, gertaera eta egoerei buruzko txosten zorrotzean.
Gobernu-batzordeak, txostena jaso eta gero, kasua arretaz irakurriko du, eta interesduna informatuko du, era berean karguak kentzeko orria eskatuz hila baten buruan , denbora hau igaro ondoren Gobernu-batzordeak erabakiko du beharrezko dena.
Akordioa dagokion Adiskideari behar bezala jakinarazi beharko zaio, berehalako Batzar Orokorren aurrean errekurtso bat jarri ahal izango da jakinarazpenetik aurrera hila baten buruan; Gobernu-batzordearen erabakia Adiskide Supernumerario kategoriara pasatzeko gonbidapena izan daiteke, lehenagoko Zenbakidun Kide mailara berrintegratzeko aukerarekin batera, bere beharrak amaitzeko edo Meritudun Adiskide izendatzeko eragozpenik ez baitago Gizarte eta Herriari emandako zerbitzuen onarpenez.
Bestelako kasuetan, Gobernu-batzordeak behi-behineko edo behin betiko etetea erabaki ahal izango du.

Art. 17 Zenbakidun Adiskideek momentu oro izango dute (baldin eta indarreko edukiz gero)edonolako ekintza eta lanetan bere kategoria eta titulua agertu eta adierazteko eskubidea,baita horien argitaratzean ere.
Era berean, Elkarteko gobernuan partehartzeko (egungo Estatutuekin bat etorriz), ikerketak edo ekintza zehatzak proposatzeko eta Elkartearen argitarapenetan bere lanak sartzeko lehentasuna izateko eskubide osoa izango dute.
Batzar Orokorrak eta Gobernuaren beste Organoek, uneoro,eta noizbehinka Zenbakidun Adiskideei dagokienean, zehaztu ahal izango dute mesederako baloraketa konkretu eta berezia.

Art. 18 Zenbakidun Adiskide oro dagokion Komisio edo Ordezkaritzaren lurraldetik kanpo bere ohiko bizilekua aldatu behar izanez gero , Erakundeari dagokion organoari berri eman beharko dio , zentzuzko epean eta bere esleipena aurrera eramateko asmoarekin.

3. IZENBURUA

Beste Adiskide mota batzuei buruz

Art. 19 ADISKIDE OSOAK:
Adiskide Oso izenda daitezke bere duintasun, nolakotasun eta kanpo-irudikapenagatik, Herriarenganako afektu eta gorputz eta arima aritzean ohore hori merezi duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Art. 20 MERITUDUN ADISKIDEAK
Meritudun Adiskide bezala hartuko dira, bere obra, lan edo argitarapenengatik eta bereziki bere Gizarte eta Herriarenganako afektu egiaztatuagatik goreneko adeitasun eta balioa merezi duten pertsonak, Gizartearen barnean daudenak, hain zuzen ere.

Art. 21 ADISKIDE SUPERNUMERIKOAK:
Adiskide Supernumerario izango dira Elkartearen xede eta helburuak onartzen dituztenak, eta horiek gauza daitezen lan egin nahi dutenak eta ez dituzte Adiskide Osoei bereziki dagozkien betebehar edo eskubideak izango.
Adiskide Supernumerarioek Adiskide Oso izateko asmoa izan dezakete, baina erabaki hori hartzea Elkartearen Gobernu Organoei dagokie bakarrik, Estatutuetan adierazten diren baldintzen arabera.
Gobernu Biltzarraren erabakiz, kategoria honetara igaroko dira estatutuan adierazten diren betebeharrak ezin bete izan dituzten Adiskide Osoak.

Art. 22 ADISKIDE IKASLEAK:
Elkartearen eta Euskal Herriaren etorkizunari dagokionez, Elkarteak bere baitan onartu ahal izango ditu bere lanak eta ikerketak aurrera eramateko Elkartearen helburu sozialak onartzen dituzten eta horiek gauzatu daitezen lagunduko dutela hitz ematen duten gazteak. Adiskide Ikasle esango zaie horiei.

Art. 23 ADISKIDE TALDEAK:
Adiskide Talde maila iristeko, ezinbestekoa izango da horretara iritsi nahi duen Taldearen edo Elkartearen helburu izatea Elkarte honen helburuen araberako kultura, arte, zientzia, ekonomia eta gizarte jarduerak gauzatzea, jarduera horiek Herriaren mesederako izatea eta Elkartearekin hitzarmen bidez adieraztea beren lankidetzarako eta talde lanerako baldintzak. Aipatutako Elkarte edo Talde horiek, legearen eta ekonomiaren arabera duten independentziari kalterik eragin gabe, bere gain hartuko dituzte Elkartearekin hitzartzen dituzten betebehar eta eskubideak Elkartean sartzen diren unean bertan.

Art. 24 MERITU ONEKO ADISKIDEAK;
Elkartearen xedeei beren ekarpen pertsonalarekin edo zuzenarekin ezin lagundu dioten baina diruz laguntzen dioten talde edo pertsonei Meritu Oneko Adiskide esango zaie.

Art. 25 III. Atalburu honetan sartzen diren Adiskideak izendatzeko metodoa ondoko hau izango da:
Gobernu Biltzarra izango da izendatzeko eskumena duen organoa eta horren berri emango dio hurrengo Ohiko Batzar Orokorrari.
Ohorezko Adiskideak izendatzeko proposamenak Zuzendariak edo Batzordeetako edo Ordezkaritzetako Biltzar Zuzendatzaileek egin ahal izango dituzte, eta horrekin batera proposatzen denaren historia eta bere parte hartzeari buruzko betebeharrezko txostena azaldu beharko da.
Adiskide Meritudunak Gobernu Biltzarrak izendatuko ditu, berak hala erabakita edo Zuzendariak edo Biltzar Zuzentzailearen proposamenez, aurretik arestian aipatutako historia eta txostena aurkeztuta beti ere.
Adiskide Supernumerarioak eta Ikasleak bizilekua duten herrialdeari dagokion Batzorde edo Ordezkaritzako Biltzar Zuzentzaileak izenda ditzake behin-behinekotasunez, eta ondoren proposamena, historia eta betebeharrezko txostena bidali beharko dizkio Gobernu Biltzarrari behin betiko onetsi dezan.Adiskide kategoria horietarako sarrera horretarako interesa duenak eskatuta edo dagokion Batzordeak edo Ordezkaritzak gonbidatuta egin daiteke.
Talde Adiskideak izendatzeko proposamenak, baita horien lankidetza Hitzarmenak ere, Gobernu Biltzarraren utziko dituzte dagokien Batzordeetako Biltzar Zuzentzaileek edo Ordezkariek, eta zehaztutako agiriak eta informazioa bidali beharko dute.
Meritu Oneko Adiskideen izendapena ere Gobernu Biltzarrari dagokio, eta aurretik zuzendaritzak edo dagokion Batzordeetako edo Ordezkaritzetako Biltzar Zuzentzaileetako Batzordeen edo Ordezkaritzen txostena bidali beharko da.
Aipatutako izendapenetan hartzen diren erabaki guztien gainean, baita horien inguruan sor daitezkeen gertakari edo arazoen gainean ere, errekurtsoak aurkeztu eta ebatz daitezke Elkartearen Ohiko Batzar Orokorrean.

Art. 26 Atalburu honetan biltzen diren Adiskideek lehentasuna izango dute Elkarteak antolatzen dituen ekitaldi akademiko guztietara eta gainerako jarduera kultural guztietara joateko eta Batzar Orokorrak eta gainerako Zuzendaritza Organoek erabaki ditzakete onurazko neurri zehatz eta bereziak horientzako.
Ez dute Elkartearen Zuzendaritzan parte hartuko, Batzar Orokorraren agindu zehatza dagoenean izan ezik.
Adiskide Supernumerarioak eta Ikasleak Elkartearen erregimen ekonomikoan parte hartuko dute Batzar Orokorrak bakoitzarentzat adierazten duen moduan, Gobernu Biltzarraren proposamenez.

IV. ATALBURUA

Batzordeez eta Ordezkaritzez

Art. 27 Elkartea gaur egun hiru Batzordetan antolatuta dago, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herrialdeei dagozkienak.
Batzordeak, funtzioen arabera banatuak, bat eginda egongo dira helburu sozialen betetzeari dagokionez eta koordinaturik lan komunen gauzatzeari dagokionez. Bakoitzak bere jarduerak egiteko adinako independentzia edukiko du, bai antolamenduari bai ekonomiari dagokionez.

Art. 28 Elkarteak Ordezkaritzak osatu ahal izango ditu Adiskide nahiko dituen munduko edozein lekutan, Gorteko Ordezkaritzaz gainera, dagoeneko Madrilen dagoena, eta horren diseinuari jarraituaz.

Art. 29 Bai Batzordeek bai Ordezkaritzek Estatutuetan aurreikusten diren kategoria guztietako Adiskideak bildu ahal izango dituzte, horietan adierazten den moduan eta dagozkien eskubide eta betebeharrekin.

Art. 3O Ordezkaritzek helburu sozialak errespetatu eta bete beharko dituzte guztiz eta jarduera komunetan lagundu beharko dute era aktiboan, Batzordeen laguntzarekin beti ere, baina bakoitzak bere jarduerak egiteko adinako independentzia edukiko du. Elkartearen zuzendaritzan izango duten parte-hartzea V. Atalburuan zehazten da.

V. ATALBURUA

Elkartearen Gobernuaz

Art. 31 Elkartearen goreneko organoa Batzar Orokorra da, Adiskide Oso guztiek osatua da eta horretan parte hartzea derrigorrezkoa izango dute, eta bertara joaten ez badira aurretik justifikatu gabe eta hiru txanda ondoz ondokoetan beren kategoriari uko egiten diotela iritziko da.
Gainerako Adiskideek, Gobernu Biltzarraren xedapenaz izan ezik, Batzar Orokorretako bileretara joateko aukera izango dute, baina ez dute botorik izango.

Art. 32 Batzar Orokorra ohikoa edo ohiz kanpokoa izan daiteke, eta Zuzendariak deituko du, berak hala erabakitzen badu, Gobernu Biltzarraren erabakiaren arabera, edo Batzorde baten zein Adiskide Osoen ehuneko hamarraren eskariz. Era horretako eskariak egiten direnean horretarako arrazoiak eta helburuak zeintzuk diren adierazi beharko da.

Art. 33 Ohiko Batzar Orokorra gutxienez urtean behin deitu beharko da, derrigorrez, lehenengo hiruhilekoaren barruan, Elkartearen eta Batzorde eta Ordezkaritzen urteko likidazioak eta aurrekontuak, Memoriak eta Kurtso bakoitzari dagozkion Jarduera komunen edo Batzorde edo Ordezkaritza bakoitzaren Jardueren planak onartzeko asmoz.
Kurtsoa urte naturalari dagokio, alegia urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
Batzarra Insausti Jauregian bilduko da, Azkoitian, Gipuzkoan, Zuzendaritzak edo Gobernu Biltzarrak ohiz kanpoko izaerarekin beste erabaki bat hartzea eragotzi gabe.

Art. 34 Zuzendaria izendatzea eta Batzordeetako eta Ordezkaritzetako Biltzar Zuzentzaileak berrestea egokitzen den urteetan, gainera, Batzar Orokor tradizionala ospatuko da, San Joan egunaren inguruan, ekainaren 24aren hurbileneko larunbatean, zehazki. Bilera Insausti Jauregian egingo da, Zuzendaritzak edo Gobernu Biltzarrak arrazoiz eta era justifikatuan bestela erabakitzen duenean izan ezik.

Art. 35 Batzar Orokorra ohiz kanpo bilduko da Estatutuen aldaketari buruz jarduteko; Elkartearen desegiteari buruz; beste Elkarte batzuen bat egiteari buruz, federazio edo konfederazio hitzarmenei buruz; Elkartearen barruko Araudia eta funtzionamendua onartzeari buruz, edo orobat Elkartearen egite eta funtzionamendu egokiarentzat garrantzizkoak diren beste neurri batzuei buruz jarduteko. Deialdian argi eta garbi adierazi beharko da aztertu eta erabaki beharreko gaia edo gaiak.

Art. 36 Horrez gainera, erabakiak hartzeko edo aztertzeko Batzar Orokorrak egingo ditu Elkarteak, Zuzendaritzak edo Gobernu Biltzarrak hala erabakitzen duenean, edo bestela, Batzordeek, Ordezkaritzek edo Adiskide Osoen %10ak hala eskatzen duenean. Horien helburua da helburu sozialen inguruko gai orokorrak edo zehatzak aztertzea eta horien inguruan eztabaidatzea, ekarpenak egitea eta lan iradokizunak egitea Zuzendaritzari edo Batzordeei eta Ordezkaritzei.
Batzar Orokor aztertzaileak ahalegin guztiak egingo dituzte Zuzendariak, Zuzendaritza Biltzarrak, Batzordeek, Ordezkaritzek edo deialdiaren eskatzaileek kasu bakoitzerako egiten dituzten txostenak aztertzen. Txostenak Batzarra ospatuko den eguna baino gutxienez hogeita hamar eguneko aurrerapenarekin eman beharko zaizkie Batzordeei eta Ordezkaritzei.
Izendatzen den hizlariak proposatutako testua defendatuko du, eta aldi berean, bai Batzorde eta Ordezkaritzek bai edozein Adiskidek zuzenketak aurkeztu ahal izango ditu. Zuzendaritzari 48 orduko aurrerapenarekin aurkeztutako zuzenketak eztabaidatuko dira. Batzarrak berak lanerako eta eztabaidarako beste sistema edo metodo batzuk zehaztu ahal izango ditu.
Izaera aztertzailea eta ez erabakitzailea duten Batzar Orokorretara Estatutuetan aurreikusitako Adiskide guztiak gonbidatuko dira, Zuzendaritza Biltzarraren xedapen berezia dagoenean izan ezik.

Art. 37 Batzar Orokor guztietako presidentea, Batzarra Ohikoa edo Ohiz kanpokoa izan, aztertzailea edo erabakitzailea izan, Zuzendaria izango da, edo bestela, horretarako bereziki izendatzen den ordezkaria.

Art. 38 Zuzendaritza Biltzarrak, hiru Batzordeetako Biltzar Zuzentzaileek eta Ordezkaritza bakoitzeko ordezkari batek osatua, Elkartearen berehalako zuzendaritza izango du, eta berari dagokio Estatutu hauetako 99. artikuluan aurreikusitako jarduerak gauzatzea eta baita Batzar Orokorrari eta Batzordeetako eta Ordezkaritzetako Biltzar Zuzentzaileei eman ez zizkioten eta Elkartearen helburu soziala iristeko beharrezkoak diren ekintzak gauzatzea ere, eta berak egoki jotzen dituen ekintzak Biltzar horien edo pertsona jakinen esku utziko ditu.
Gobernu Biltzarrak agiriak artxibatzeko eta gordetzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, eta baita Elkartearen kultura ondasuna gordetzeko ere.
Akordioak hartzeko botazioa behar denetan, bakarrik zortzi boto onartuko dira gehienera Batzordeko.
Gobernu Biltzarra hiru hilabetez behin bildu beharko da, eta beharrezkoa eta egokia den aldi oro, Zuzendariaren edo Biltzarraren beraren erabakiz edo Batzorde baten eskariz.
Gobernu Batzordeko bilerak Zuzendariak, edo haren ordezkoak, deituko eta zuzenduko ditu.

Art. 39 Gobernu Biltzarraren bi bilera arteko bitartean eta Elkartearen ohiko jardunarentzat zehatzak eta presazkoak diren erabakiak hartzeko Batzorde Iraunkorra bildu ahal izango da, Zuzendariak deituta. Idazkari Orokorrak eta Batzordeetako Presidenteek eta Idazkariek osatuko dute.
Batzorde horrek hartutako erabakiak Gobernu Batzordearen hurrengo bileran berretsiko dira edo, bere kasuan, dagokion Batzar Orokorrean.

Art. 40 1) Elkartearen ordezkaritza; hiru Batzordeen eta Ordezkaritzen arteko koordinazioa; Batzar Orokor erabakitzaileen, Gobernu Biltzarren eta horren Batzorde Iraunkorraren hitzarmenak; eta jarduera sozialen sustapena Zuzendari baten esku egongo dira. Kargu hori bi urtez behin berrituko da, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Adiskide Osoen artean, txandaka.
Zuzendari izateko hautagai proposamena Zuzendaritza Biltzarrean egingo du hautatu behar den Batzordeko Biltzar Zuzentzaileak Batzar Orokor tradizionala baino hilabete lehenago. Batzar horrek bertan diren Adiskide Osoen arteko gehiengoaren arabera egingo du izendapena.

2) Izendatutako Zuzendariak berak laguntzaileak izendatu ahal izango ditu bere lana eraginkortasunez egiteko, eta kargua bete gabe geldituko balitz, hautagaia bertan egongo ez balitz edo gaixorik egongo balitz, proposamena egin duen Batzordeko Biltzar Zuzentzaileak izendatzen duen Adiskide Osoak ordezkatuko du.

3) Batzorde eta Ordezkaritza guztiek jakinaren gainean jarri behar dute Zuzendaria beren jarduerei eta ospatzen diren ohiko bilerei eta ohiz kanpokoei buruz.

4) Zuzendariak eskubidea du Elkarteko bilera guztietara joateko eta horietako presidente izateko, baita Batzorde eta Ordezkaritza guztietako Biltzar Zuzentzaileetan ere; berak berez deitu ere egin ditzake.

5) Horrez gainera, proposa diezaioke Ohiz Kanpoko Batzar Orokorrari, ezeztea Batzordeek edo Ordezkaritzek onartu dituzten eta Elkartearen helburu sozialen kontrakoak diren hitzarmenak.

Art. 41 Zuzendaritza Biltzarrak, dagokion Batzar Orokorraren berrespenarekin, Elkartearen Idazkari Orokor Tekniko bat izendatu ahal izango du, adierazten dizkioten ahalmenekin, eta kargu hori iraunkorra izan daiteke, hala erabakitzen bada. Batzordeen eta Ordezkaritzen Zuzendaritzaz

Art.42 Hiru Herrialde Historikoetako Batzordeak, herrialde horietan bizi diren Adiskide Osoek osatuak, dagozkien Batzar Orokorrek, ohikoek zein ohiz kanpokoek, zuzenduko dituzte. Horietan Herrialde bakoitzeko Adiskide Osoek derrigorrez parte hartu beharko dute eta beren funtzioa eta antolamendua Elkartearen goreneko organoari dagozkionaren antzekoak izango dira. Funtsean, Biltzar Zuzentzailea izendatuko du eta Batzorde bakoitzaren Likidazioak, Aurrekontuak, Memoriak eta jarduera Planak onartuko ditu, hasieran.

Art. 43 Batzorde bakoitza Biltzar Zuzentzaile baten zuzendaritzapean egongo da. Biltzar hori bi urtez behin izendatuko du Herrialdeko Batzar Orokorrak eta Adiskide Osoek osatuko dute. Hautaketa gehiengoaren bidez egingo da, isilpeko bozketa bidez eta zerrenda irekien aurkezpenarekin, eta hautatuei dagokie, beren artetik, Presidentea, Idazkaria eta Biltzarrak egokitzat hartzen dituen kargu desberdinak izendatzea. Batzar hori horretarako bilduko da Elkartearen Batzar Orokor tradizionalaren aurreko hilean (horretaz dihardu 34. art.).
Biltzarkide kopurua, gehienera hamabost eta gutxienez zortzi, Batzorde bakoitzak zehaztu eta mugatuko du bere beharren arabera eta bere lana eraginkorragoa izateko helburuarekin. Biltzar Zuzentzaileen agintaldia zehazki Zuzendari bakoitzaren gobernu amaierarekin bat etorriko da.

Art. 44 Biltzar Zuzentzaileetako bileretara joatea derrigorrezkoa da osatzen duten Adiskide Osoentzat, eta joaten ez direnak, Biltzarrak aintzat hartutako justifikaziorik gabe, urte osoan ondoz ondoko hiru bilera ohikoetara edo elkarren txandan bost bileretara karguari uko egiten diotela iritziko da.

Art. 45 Batzorde bakoitzeko Lehendakariaren ardura izango da, bere eskumeneko Lurraldearen barruan Elkartearen jarduera sustatzea, Elkartearen helburuak lortzera begira beti ere; Elkartearen ordezkari izatea eta Batzar Orokorrek, Gobernu Biltzarrak eta Biltzar Zuzentzaileak harturiko akordioak eta erabakiak betearaztea, Zuzendaritzarekin elkarlanean arituz Elkartearen ekintza guztiak eraginkortasunez koordinatzeko.

Art. 46 Batzorde honen betebeharra da bere gobernu organoek egindako bileren aktak eta ikertzen ari diren proiektuen zein egitarau behin betikoen kopiak igortzea Gobernu Biltzarrari eta Biltzar Zuzentzaileari, batzorde honen ekintzen eta lanen nondik norakoen berri xehea izan dezaten.

Art. 47 Ordezkaritzek Batzordeen gisako antolaketa eta gobernu era izango dute eta, horrenbestez, aurreko artikuluetan aipatu diren arauak aplikatuko zaizkie, Gobernu Biltzarrak kasuz kasu erabakitako aldaketa edo egokitzapenak eginda, beti ere.
Kontuan harturik Ordezkaritzek zeinek bere kokalekuan egin dezaketen lanaren garrantzia eta bakoitzaren ezaugarri propioak, Araudi espezifiko bat finkatuko da haietako bakoitzarentzat, bere jarduera eta funtzionamendua arau dezan.
Gobernu Arau Osagarriak

Art. 48 Elkarteak, Ohiz Kanpoko Batzar Orokorrean onarturiko Arauen edo Barne Araudiaren bidez, bere Gobernu Organoen funtzionamendua erregulatuko du, batez ere, bileretan, hitzarmenak lortzerakoan, kide eta karguak hautatzerakoan etab. egin beharreko urratsak eta jardunbideari dagokionean, Estatutu hauek diotenaren funtsa inola ere aldatu gabe.

VI. ATALBURUA

Elkartearen erregimen ekonomikoaz

Art. 49 Estatutu hauetan finkaturikoaren arabera, Elkarteak Adiskideen kuotak edo emaitzak baliatuko ditu bere helburuak lortzeko, eta orobat baliatu ahal izango ditu bere alde ematen diren diru laguntzak, emaitzak edo ondareak. Adiskideen kuotaren zenbatekoa Batzar Orokorrak erabakiko du hala dagokionean.
Batzorde bakoitzak Elkarteak zuzenean jasoko ditu bere Lurraldeari dagozkion kuotak, Merezimendu Oneko Adiskideen emaitzak eta zehazki eta zuzenean esleitzen zaizkien edo lortzen dituzten bestelako baliabide guztiak. Ondasun horiek guztiak independentziaz administratzeko eskubidea dute, bakoitzari dagokion esparruaren helburu sozialak betetzera bideraturik beti ere.
Gobernu Biltzarrak Elkarteari ematen zaizkion izaera orokorreko emaitzak eskuratuko ditu, eta ondoren erabakiko du emaitza horiek nola banatu eta erabili. Era berean, Gobernu Biltzarrak, Batzar Orokorraren oniritziarekin, ehuneko edo kopuru batzuk ekintza komunak edo Elkartearen eta bere gobernu organoen ardurak finantzatzeko gordetzeko erabakia har dezake.

VII. ATALBURUA

Elkartea desegiteaz eta Ondasun Sozialen aplikazioaz

Art.50 Elkartea desegiten bada, Adiskideek gai hori aztertzeko bereziki deituriko Batzar Orokorrean hala erabakita edo arrazoi legalen batek hartaratuta, ondasun sozialak eta artxiboak bere garaian erabakitzen den Erakundearen esku utziko dira. Horretarako, hartzaile izendatzen den Erakundeak Elkartearen oroitzapen historikoa eta egintzak iraunarazteko eta zabaltzeko konpromiso ospetsua hartu beharko du.

VIII. ATALBURUA

Azken buruko xedapenak

Primera Elkartea estatutu hauek eta bere gobernu organoek harturiko erabaki baliozkoek zuzenduko dute. Lege bidez ezarritako kasuetarako, Eusko Jaurlaritzak onartutako Elkarteei buruzko otsailaren 12ko 311988 Legea ezarriko da, eta orobat ezarriko dira Eusko Jaurlaritzak onartzen dituen xedapen orokorrak, gehigarri moduan.

Segunda Gobernu Biltzarra da, Batzar Orokorraren berehalako oniritziarekin, Estatutu hauetan agertzen diren arauak interpretatzeko edo argitzeko eskuduntza duen organoa.

Estatutu hauek Elkarteak 1990eko ekainaren 22an Oñatin egindako Ohiz Kanpoko Batzar Orokorrean onartzen eta argitaratzen diren egunean bertan sartuko dira indarrean.
Estatutuak onetsita gelditzen dira, Elkarteen Erregistro Orokorra sortzeko Eusko Jaurlaritzak martxoaren 25ean onarturiko 77/1986 Dekretuak ezartzen duenaren eta gainerako arauen arabera:

Donostian, 1990eko abenduaren 5ean

orrialdearen hasiera Orrialdearen hasiera

egiturari buruz irakurgaiak

Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País
Arabako Batzordea
Elkartearen historia | Xedeak eta Helburuak | Organigrama | Egitura | XXI. mendera begira | Gai interesgarriak
Direktorioa | Argitalpenak | Ikurra | Harremanak | Ekintzak
Web honen sortzaile eta antolatzaile izan da Javier Vegas, 2001eko martxoa..
Web honi buruzko kontsultak eta iradokizunak egiteko: webmaster@bascongada.org
Azken eguneratzea:
Eduki guztiak Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen jabetzakoak dira