webgunearen hasierako orrialderako lotura Elkarteko kideak Elkarteak argitaratutako izenburuei buruzko informazioa Kontsultak, iradokizunak eta abar jasotzeko posta elektronikoa eta arruntaren helbidea eta telefono zenbakia Elkartearen jardueren egutegia

Idazpurua logoarekin eta Elkartearen zerbitzuetarako loturak aurrerantz keinu egiten duen eskua Hasiera | Elkartearen egitura | Gobernua

Egungo estatutuak
Bazkide-egitura

egiturari buruz irakurgaiak

Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen zuzendaritza batzordeak

Gaur egun Elkarteak hiru Batzorde ditu, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagozkienak eta Ordezkaritzak ditu Corten eta Mexikon. (IV. ATALBURUA)

Elkartearen goreneko Organoa Batzar Orokorra da eta Adiskide Oso guztiek osatzen dute. Hiru Batzordeetan eta Ordezkaritzetan ere Batzar Orokorra da Goreneko Organoa eta Herrialde bakoitzeko Adiskide osoek osatzen dute. (31., 32., 33., 34., 35., 36. eta 37. art. )

Zuzendaritza Biltzarrahiru Batzordeetako Biltzar Zuzentzaileek eta Ordezkaritzetako ordezkariek osatzen dute eta berari dagokio Elkartearen berehalako zuzendaritza, eta hortaz, 9. artikuluan aurreikusten diren ekintzak gauzatzea ere bere ardura da. (38. Art.)

Batzorde Iraunkorrak Zuzendaritza Biltzarraren bilera batetik bestera bitarteko erabaki zehatzak eta presakoak hartzen ditu. Zuzendariak, Idazkari Orokorrak, Batzordeetako presidente eta idazkariek eta Ordezkaritzetako ordezkariek osatzen dute. (39. Art.)

Elkartea koordinatzeko eta ordezkatzeko, Batzarrean, Zuzendaritza Biltzarrean eta Batzorde Iraunkorrean hartutako erabakiak gauzatzeko eta elkartearen ekintza sozialak sustatzeko Zuzendariaren kargua du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak. Bi urtez behin hautatzen da hiru Batzordeetako Adiskide Osoen artean. (40. Art.)

Hiru Batzordeek, Herrialdeko Adiskide Osoekin Batzar Orokorrean bilduta, Biltzar Zuzendaria hautatzen dute bi urtez behin. Lehendakariak, Lehendakariordeak, Idazkariak, Diruzainak eta batzordekide batzuek osatzen dute, ez 4 baino gutxiago ezta 11 baino gehiago ere. (42, 43, 44 eta 45. Art.)

Ordezkaritzek Batzordeen zuzendaritza eta antolamendu eraren arabera antolatuko dira ahal dela. (47. Art.)

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zuzendaritza organoen adierazpen grafikoa [D]

orrialdearen hasiera Orrialdearen hasiera

egiturari buruz irakurgaiak

Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País
Arabako Batzordea
Elkartearen historia | Xedeak eta Helburuak | Organigrama | Egitura | XXI. mendera begira | Gai interesgarriak
Direktorioa | Argitalpenak | Ikurra | Harremanak | Ekintzak
Web honen sortzaile eta antolatzaile izan da Javier Vegas, 2001eko martxoa..
Web honi buruzko kontsultak eta iradokizunak egiteko: webmaster@bascongada.org
Azken eguneratzea:
Eduki guztiak Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen jabetzakoak dira