Hasiera |
Elkartearen xedeak eta helburuak
EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN LAGUNEN ELKARTEko sortzaileen helburua izan zen garai hartan indarrean ziren ezagutzak aberastu zitzaketen hainbat gai, arte, diziplina, zientzia, jarduera literario, sozial eta giza jarduera lantzea eta sustatzea. Eta horregatik bideratu zituzten beren jarduerak nekazaritza eta landa ekonomiaren batzordeetara, arte eta zientzia baliagarrietara, industria eta merkataritza jardueretara eta politika eta letretara, programa eta erabilgarritasunaren irizpideen arabera landu beharreko diziplinak guztiak.
Gaur egun higikunde zientifikoa eta zientziaren garapena koplexutasun eta perfekzio maila handira iritsi da, baina Elkartearen sorrera bultzatu zuten printzipioek ezagutzak hobetzeko eta gizakia bere inguru pertsonalean eta gizartearen barruan aberasteko sustatzen eta egiten dituen ekintza oro suspertzen eta gorpuzten dute.
Horregatik guztiagatik, lehenaldiarekin, orainarekin eta etorkizunarekin lotuta dauden gaiak lantzen eta bultzatzen ditu EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEAK; eta horregatik egon nahi du Historian, kulturan, gizartean, literaturan, hezkuntzan, ekonomian, Europa berrian eta munduan, zientzietan, teknika eta metodologia berrietan eta orobat adimena, borondateak, ezagutza, aurrerakuntza eta pertsonen elkar bizitza egokia indartuko dituen arlo guztietan, euskaldunen arteko loturak indartuaz eta saiatuaz Herriak iritsi dezan dagokion eta merezi duen lekua historiaren barruan, munduan eta gaur egungo kulturan.
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País
Arabako Batzordea
Elkartearen historia |
Xedeak eta Helburuak |
Organigrama |
Egitura |
XXI. mendera begira |
Gai interesgarriak
Direktorioa |
Argitalpenak |
Ikurra |
Harremanak |
Ekintzak
Web honen sortzaile eta antolatzaile izan da Javier Vegas, 2001eko martxoa..
Web honi buruzko kontsultak eta iradokizunak egiteko: webmaster@bascongada.org
Azken eguneratzea:
Eduki guztiak Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen jabetzakoak dira