Hasiera |
Elkartearen ikurra
Gasteizen 1765eko apirilean egindako batzarretan onetsi ziren estatutuetan, XXXVIII izenburuan ondorengoa xedatzen da:
"Elkartearen Entseina eta zigilua zera izango da: lotuta agertzen diren hiru esku dituen ezkutua. Esku horiek adiskidetasunaren sinbolo dira, eta baita hiru probintzien arteko elkartasunarena ere. Eskuak zinta baten bidez lotuak daude, eta erdialderantz egiten duen zatian honako euskal lema agertzen da euskaraz: "irurac bat". Lema horrek hiruren artean bat osatzen dutela adierazi nahi du, eta eratzen ari ziren elkartea osatuko zuten hiru probintziak aipatzen ditu".
Manuel Salvador Carmona artista ospetsuari eskatu zioten ikurraren diseinua egiteko, eta berak egin zuen gaurdaino Baskongadak erabili duen grabatua. Aipagarria da grabatuaren soiltasuna, eta Estatutuak xedatzen duena zuzen-zuzenean islatzen du.
XX. mendean Elkartea birsortu zenean ikur hau erabili zuen, perlaz osatutako zirkunferentzia batez eta bi erramu-sortaz inguratutakoa alegia.
Herriaren Adiskideen Elkarte Ekonomikoen Ikurrak.
Carlos González Echegaray
Madril 1999, 44-47 orrialdeak
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País
Arabako Batzordea
Elkartearen historia |
Xedeak eta Helburuak |
Organigrama |
Egitura |
XXI. mendera begira |
Gai interesgarriak
Direktorioa |
Argitalpenak |
Ikurra |
Harremanak |
Ekintzak
Web honen sortzaile eta antolatzaile izan da Javier Vegas, 2001eko martxoa..
Web honi buruzko kontsultak eta iradokizunak egiteko: webmaster@bascongada.org
Azken eguneratzea:
Eduki guztiak Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen jabetzakoak dira